XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina emaztea ez da pozten.

Oso haserre jartzen da eta gonbidapen txartela mahai gainera botatzen du.

Gero esaten dio senarrari: - Zertarako nahi dut nik txartel hau? - Zer daukazu, maitea? Ez al dizu ilusiorik egiten? Ez zara inoiz etxetik irteten eta orain aukera ederra daukazu egun zoragarri bat pasatzeko.

Gainera, asko kostatu zait gonbidapena lortzea.

Jende guztiak joan nahi du ministroaren jaietara.

Ni bezalako bulegariei oso gutxitan ematen zaizkie horrelako gonbidapenak.

Emazteak haserre bizian begiratzen dio eta oihuka galdetzen dio: - Eta zein soineko jantziko dut horrelako jai batera joateko?.

Gizonak ez du horretan pentsatu eta esaten dio: - Teatrora joaten garenean, soineko eder bat janzten duzu eta dotore-dotore egoten zara.

Ministroaren festara joateko ere soineko hori jantzi ahal duzu.